Euskal bikoiztaileek ETBrentzat lan egiteari uko egin diote

Bieuse elkarteko bikoiztaileak 2018ko irailean hasi zuten greba lan baldintza kaskarren eraginez, eta EHBE elkartekoek lanean jarraitu bazuten ere, iragan urtarrilaren 12tik uko egin diote Mixer enpresan ETBrentzako lanak bikoizteari. Uneotan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programarentzako hiru filmetan ari dira lanean, areto komertzialetan estreinatzeko.