Bikoiztaileen haserre oihua
Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin du eztanda sareetan. Oraingoan, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan da eztabaidaren jatorria: urtarril amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte.