Bikoiztaile elkartea

Euskadin lanean aritzen den bikoiztaile talde batek erkidego mailako elkarte profesional bat sortzeko beharra ikusi du, lanbidea bera eta lan baldintzak egokitzeko asmoz.

Beraz, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea, BIEUSE sortu da, 2018RTE00350832 erregistro zenbakiduna.

Bertako partaidetzak lan araudi eta baldintza batzuei derrigor lotuta egotea dakar. Hau da, elkarteko kideek, adostutako gutxieneko salneurri eta baldintzak beteko dituzte erkidegoko bikoizketa enpresa guztietan.

Elkarte honen azken helburua, erkidego mailako hitzarmen bat lortzea da. Bitartean, elkarteko partaideen gutxieneko lan baldintzak elkartekide izateko baldintzetara atxikiko da, eta enpresek elkartekideren baten kotratazioa egin nahi izanez gero, elkartearen lan baldintza eta ordainsari horietan izango da.

Elkartearen
barne antolaketa

  • Erkidego mailan sortzen den elkarte profesionala da, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea.
  • Bikoizketaren alderdi artistikoan aritzen diren profesionalak bertako partaide izan daitezke Elkarteak ezartzen dituen lan arauak beteaz gero.
  • Elkartearen funtzionamendua guztiz demokratikoa da eta osoko asanblada bidezko erabaki eta arau hartzeak izango ditu.
  • Osoko asanbladak kudeaketa mahai bat izendatuko du, bost kidez osatua, arau hausteen eta sor daitezken arazoen erantzun azkarrak kudeatzeko.
  • Asanbladak, kudeaketa mahaiak edo gutxieneko hamar kideko talde batek dei ditzake.
  • Lan baldintzen aldaketa osoko asanbladan hartutako erabakiz egin ahal izango da.
  • Lanbidean hobekuntzak lortzea izango da elkartearen funtsa, bai langileen ongizatean nahiz lanbidearen kalitatearen hobekuntzan.
  • Partaideak, Elkartearen lan arauak onartu eta beteko dituzte, eta haiek ez betetzeak, unean Elkartetik kanporatuak izatea suposatuko duela onartzen dute.