Bieuse gara,
bikoiztaile euskaldunen elkartea.
Euskadin lanean aritzen garen bikoiztaile talde batek erkidego mailako elkarte profesional bat sortzeko beharra ikusi dugu, lanbidea bera eta lan baldintzak egokitzeko asmoz.
Euskaraz bizi nahi badugu ezinbestekoa da ikus-entzunezkoen bikoizketa.
Azken albiste
& berriak
Euskal bikoiztaileek ETBrentzat lan egiteari uko egin diote
Bieuse elkarteko bikoiztaileak 2018ko irailean hasi zuten greba lan baldintza kaskarren eraginez, eta EHBE elkartekoek lanean jarraitu bazuten ere, iragan urtarrilaren 12tik uko egin diote Mixer enpresan ETBrentzako lanak bikoizteari. Uneotan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programarentzako hiru filmetan ari dira lanean, areto komertzialetan estreinatzeko.
Bikoiztaileak mutu
Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin zuen eztanda urte hasieran. Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan zen eztabaidaren jatorria: urtarrila amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte.
Bikoiztaileen haserre oihua
Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin du eztanda sareetan. Oraingoan, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan da eztabaidaren jatorria: urtarril amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte.
Pantailak Euskaraz ikus-entzunezkoen mundu pantaila-anitzean euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik gauden hainbat herri ekimen eta eragilek sortu dugun mugimendua da. Indarrak batuz, egoera hau irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzeko helburua dugu. Herritarren babesarekin erakundeak mugiaraziko ditugu!
Eman zure atxikimendua martxan dauden ekimenei!